XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jauzia Jauzi-hanka (aurreko hanka), ia luzatua, indarrean jartzen da lurrean, oinzolak eta orpoak lurra biek batera jotzen dutela.

Orduan jauzi-hankaren belaunean toles bat egiten da, 145-150 graduko angelua da egokiena.

Une berean oldar-hanka botatzen da aurrera bortizki.

Askatzen da lurretik jauzi-hanka eta jauzia egiten da indarrean berau luzatuz, enborra tentetuz, sorbaldak jasoaz eta atzeko hanka eta besoak elastizitatez erabiliz.

Indar-transmisioa delakoak eraginda oldar-hanka eta besoak bapatean frenatzen dira jauziaren azken fasean.

Airean-joatea eta lur-hartzea.

Airean doan bitartean oreka gordetzen eta lur-hartzea ahalik eta ondoen prestatzen saiatzen da jauzilaria.

Korrikaldi eta jauzikoan ez bezala, teknika ezberdinak daude puntu honetarako; baina esan daiteke balioberdinekoak direla denak.

Jauzilaria airean den bezain laster, hanka bat aurreratuz eta bestea atzeratuz bertikalean jartzen ditu biak.

Ondoren ia angelu zuzen bat egiteraino tolestatzen ditu belaunak.

Postura honetan iristen da bere aireko kurbaren gailurrera.